Gortinak

Gortinak

Gortina teknikoetan espezialistak gara. Argiztapena modu eraginkorragoan kudeatzeko aholkuak ematen dizkizugu, argiari pasatzen utziz baina, aldi berean, gelak UV izpietatik babestuz. Kalitate handiko hornitzaileekin lan egiten dugu, eta haiek oso ehun iraunkorrekin egiten dituzte gortinak, kolorea galtzen ez dutenak eta deformatzen ez direnak.

Elige entre la variedad de diseños y soluciones que podemos ofrecerte:

Gortina bilgarriak

Argia kontrolatzeko eta geletan eguzki-babesa eskaintzeko aproposak dira. Erraz mantentzen dira eta energia aurrezten laguntzen dute.

Gortina bertikalak

Egongelarako ezin hobeak dira; argiaren sarrera erregulatzeko aukera ematen dute, eta dekorazio-elementu bikainak dira.

Gortina veneziarrak

Hezetasunarekiko erresistenteak dira; horregatik, ezin hobeak dira sukaldeak eta bainugelak bezalako gune hezeetarako. Doikuntza ezin hobea lortzeko diseinatuta daude, eta erraz instalatzen dira.

Panel japoniarra

Errail edo gida paraleloetan zehar irristatzen dira, eta argiaren sarrera erregulatzeko aukera ematen dute. Oso apaingarriak dira, eta lerro sinpleak dituzte.

Eltxo-sareak

Osagarri ezin hobeak dira etxeko leihoak irekita edukitzeaz gozatzeko, intsektuen ziztaden beldurrik gabe.

Kanpoko gortinak

Ateetatik intsektuak sartzea saihesteko modu eraginkorra dira. Gainera, zikinkeriaren eta eguzki-izpien sarrera murrizten laguntzen dute. Normalean, saltokietako eta galeria edo terrazetara irteera duten etxeetako sarreretan jartzen dira.

Gortina plisatuak

Modernoak, sinpleak eta apaingarriak dira. Ehuna akordeoi-forman tolesten da, eta oso leku gutxi hartzen dute.

Estoreak

Bilgarriak, opakuak edo zeharrargiak, hainbat neurritakoak eta kolore-sorta zabal batean eskuragarri.

Gortina tradizionalak

Edozein espaziori dotorezia eta harmonia ematen dizkiote. Aukera bikaina dira leiho handietarako, eta gainazal zuzenetara zein kurbatuetara egokitzen dira.

Gortina motorizatuak

Ikusmen-erosotasuna eta erosotasun handia eskaintzen dituzte. Izan ere, motorren automatizazioari eta urrutiko kontrolari esker, gortinak jasotzeko eta zabaltzeko ordutegiak programatu daitezke, baita haien posizioa eguzki- eta haize-sentsoreen bidez erregulatu ere.

Itzal-oihalak

Eguzkitik babesteko aukera ezin hobea dira, baita eguraldi-baldintza kaltegarrietatik babesteko eta aireztapena erregulatzeko ere.