Zoru-instalazioa

Zoru-instalazioa

Hainbat motatako zoruak jartzen adituak gara, betiere gure bezeroen beharretara hobekien egokitzen dena aukeratuz.

ZORU LAMINATUAK

Zoru laminatuak hainbat materialez osatutako geruzaz osatuta daude. Oro har, parket-zoruak baino merkeagoak dira, baina haien kalitateari eta akaberari esker, zaila da egur naturaleko zoruetatik bereiztea. Instalazioa flotagarria izan ohi da, eta fabrikatzaile gehienek «klik» sistema bat erabiltzen dute; horri esker, zorua erraz eta azkar muntatzen da.

OHOL-ZORUAK

Lurrean itsatsi gabe, modu flotagarrian instalatzen diren parket-zoruak dira. Egurrezko zoruez gain, termino hau modu berean jarritako zoru laminatuei ere aplikatzen zaie.

Binilozko zoruak

Plastikozko estaldura mota oso moldakorra eta erraz instalatzekoa da. Zoru hau PVCz egina dago. Gainazala ehun-materialez edo paper apaingarriz estalita dago, eta egurraren zein harri naturalaren itxura bikain imitatzen du.

Kautxuzko zoruak

Erorikoen ondoriozko kolpeak moteltzen dituen eta zaratak zein bibrazioak xurgatzen dituen zoru mota da. Osagai dituen materialei esker, irristagaitza da; horregatik, aukera ezin hobea da gimnasioetarako, haur-parkeetarako, haurtzaindegietarako, terrazetarako eta igerilekuetarako.

Linoliozko zoruak

Binilozko zoruen erresistentzia-, erabilgarritasun- eta diseinu-ezaugarri berak dituzte. Hala ere, linoleoa produktu guztiz naturala denez, bereziki egokia da adinekoen egoitzetarako, ikastetxeetarako eta produktu naturalen aldeko apustua egin eta ingurumenarekiko erantzukizuna sustatu nahi duten erakundeetarako.

Alfonbra-zoruak

Estilo askotako zoru-estaldura tradizionala da. Batez ere bulegoetan erabiltzen da, haren lauza-formatuak konbinazio eta antolamendu aukera ugari eskaintzen baititu, giro bero eta erosoa sortuz.

Itsatsitako parket-zoruak

Egur trinkozko taulatxoekin osatuta dago, eta taulatxo horiek elkarri itsasten zaizkio hainbat diseinu eta eredu sortzeko. Hormigoizko edo egurrezko oinarri baten gainean itsasten dira kola zuriarekin, eta ondoren, lixatu eta bernizatu egin behar dira.